Reala
2-1, Betisen aurka
Jesus Elordui | EITB.EUS
Kapitainak eta Ondarroako atzelariak, burukada banarekin eta lehen zatian, hiru puntuak eman dizkiote Eusebioren gizonei. Bigarren zatian, Realak asko lan egin behar izan du garaipena bermatzeko.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Xabi Prieto eta Iñigo Martinezen bi golek (biak buruz, eta lehen zatian) ezinbesteko garaipena eman diote Realari, Anoetan, Betisen aurkako partidan. Eusebioren gizonak ondo ibili dira lehen zatian; Betisek ezin izan du arriskurik sortu, eta Realaren eraginkortasuna handia izan da erasoan. Bigarren zatian, baina, Betisek gola egin du, eta etengabe ibili da berdinketaren bila; aukera onen bat izan badu ere, ez du lortu. Realak ahalegin handia egin du markagailuari eusteko, eta, azkenean, etxean utzi ditu puntuak. Hala, azken postuak urrunago daude gipuzkoarrentzat.
Hasieratik ikusi zaio Realari Molinonen gertaturikoa atzean utzi nahi zuela. Baloia azkar mugitzen saiatu dira txuri-urdinak, Betis bere arean sartzeko asmoz, eta, gainera, asmatu egin dute aukera garbiak izan dituztenean. 17. minutuan, Hectorrek erdiraketa bikaina jarri du ezkerretik, jokaldi polit bat burutzean, eta Xabi Prietok burua sartu du arean baloia sareetara bidaltzeko. Ederra izan da gola, baina bigarrena ikusgarriagoa ere suertatu da: Ruben Pardok, 33. minutuan, falta bat atera eta baloia penalti-puntura sartu du; Iñigo Martinez indar handiz sartu da errematera, eta bere burukada barrura joan da. 2-0, eta garaipena gertu zirudien.
2-1ekoaren ostean, estuago
Bigarren zatian, halere, sufritu behar izan du Realak. Ruben Castrok 2-1ekoa egin du, txuri-urdinen huts bat aprobetxatuz, eta oraindik ia partida erdia geratzen zen. Betis ahalegindu da eta berdinketaren bila joan, baina Realak sendotasuna erakutsi du une gakoetan. Jokalari guztiek lagundu dute presioan, eta, azken finean, garaipena etxekoentzat izan da.
Mikel Oyarzabal gazteak partida ona egin du; indarra eta trebetasuna erakutsi du zelai erdian. Mikel Gonzalez ere fin eta txukun ibili da, atzealdean. Hurrengo partida Bartzelonan jokatuko du Realak, Espanyolen aurka.
Fitxa teknikoa:
2.- Real Sociedad: Rulli; Aritz (Zaldua, 46. min), Mikel, Iñigo, Hector; Illarramendi, Pardo (Bruma, 73. min), Prieto; Oyarzabal (Bergara, 56. min), Vela eta Jonathas.
1.- Betis: Adan; Varela (Ceballos, 71. min), Bruno, Pezzela, Molinero (Van Wolfswinkel, 46. min); Petros, N’Diaye, Portillo, Fabian (Joaquin, 46. min), Cejudo eta Castro.
Epailea: Prieto Iglesias (Nafarroa). Pardok, Cejudok, Molinerok eta Joaquinek txartel horia ikusi dute.
Golak: 1-0, 17. min: Xabi Prieto. 2-0, 33. min: Iñigo Martinez. 2-1, 51. min: Ruben Castro.
Gertakizunak: 15.877 ikusle Anoetan.
ikusle Anoetan.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa