Reala
3-1
Mikel Domínguez | eitb.eus
Bi penalti bidegabe kontra eta adierazi ez dioten beste bat aurkitu ditu Realak, Agirretxe eta Canalesen lesioez aparte. Real Madrilek, krisian galduta, garaipena eskuratu du.
Epaileak Real Madril eta Realaren arteko neurketa baldintzatu du / EFE.
Realak neurketa handia egin du Real Madrilen aurka, baina oztopo gehiegi izan ditu aurrean, eta ezin izan ditu gainditu. Talde zuriak irabazi ditu hiru puntuak.
Lehen zatia zoroa izan da Realarentzat. Bi jokalari garrantzitsu lesionatu dira, eta bi penalti adierazi dizkiote aurka. Taldea ordenatuta zelairatu da, eta aukerak sortu dizkio aurkariari, baina bidegabeko zigor handiegia jaso du.
Ondo kokatuta irten den Realarentzat izan da partida hasiera. Laster, hala ere, epaileak ez du ikusi Pepek Jonathasi egin dion penaltia, argia. Jokaldi horren kontraerasoa, donostiarrek gaizki defendatuta, Rulliren geldiketa bikainarekin bukatu da. Atezainak hainbatetan salbatu du taldea, batez ere Benzemaren aukeren ostean.
Abagune asko eta intentsitate handia izaten jarraitu du neurketak. Jonathasek erremate bikaina egin du buruz 35. minutuan, baina partida joan-etorrikoa bihurtuta, arriskutsua ere izan da Realarentzat.
Zalantza handiko bi penalti
Real Madrilen aldeko penaltia adierazi du epaileak, Benzemak bere burua lurrera bota duen arren. Cristiano Ronaldok, baina, kanpora bota du, oso goitik. Justizia egin da, baina ez bigarrenaean. Hori ere ez bidezkoa izan. Yurik eskuarekin jo du baloia, baina bere hankan errebotatu ostean. Bigarrenean, Ronaldok ez du huts egin.
Hori gutxi balitz, Agirretxek zelaia lesionatuta utzi behar izan du, 14.ean. Canales ere, bigarren penaltiaren jokaldian, esku-ohean eraman dute berdegunetik. Beldurrik gabe aritu da Reala, baina galtzen joan da aldageletara.
Bigarren zatia hasi baino lehen berdinketa heldu da. Brumak ezkerretik jaurti du, Keylor Navas bikain gaindituz. Realaren gol ederra.
54.ean, aurrelariak aurretik jartzeko abagune ezinhobea galdu du, bakarrik atezainaren kontra, eta berriz izan du hiru minutu geroago. Zurien atzelarietan, hutsune ugari.
Benabeuko ohiko gidoia
Reala handiago egin da. Eskuan izan du aurkaria, baina Real Madrilen momenturik txarrenean, Cristianoren bigarren gola agertu da, 67.ean. Realak eginkizun zaila izan du, dena aurka, baina hala ere, bizirik oraindik
Izan ere, bizirik heldu da bukaerara, baloia mantenduta eta aukerak sortuta, 2-1ekoaren ostean minduta geratu den arren. Ez du etsi eta gora begira jarraitu du. Baina Real Madril, gaizki ibili arren, gutxi behar du gola sartzeko. Lucas Vazquezek markagailua itxi du 41.ean, kontraerasoko jokaldi azkarrean.
FITXA TEKNIKOA
Real Madril: Keylor Navas, Danilo, Pepe, Varane, Marcelo, Kroos, Modric (Casemiro, 87. min), James (Kovacic, 59. min), Bale, Cristiano Ronaldo eta Benzema (Lucas Vazquez, 76. min).
Reala: Rulli, Elustondo, Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Yuri, Illarramendi, Bergara, Xabi Prieto, Canales (Ruben Pardo, 45. min), Jonathas (Vela, 69. min) eta Agirretxe (Bruma, 18. min)
Golak: 1-0, 42. min: Cristiano Ronaldo, penaltiz. 1-1, 49. min: Bruma; 2-1, 69. min: Cristiano Ronaldo. 3-1, 87. min: Lucas Vazquez.
Lucas Vazquez.Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa