00:03

Reala

Errege Kopa

Realak Las Palmasen galdu du, baina aukerak ditu oraindik (2-1)

Agentziak | Erredakzioa

Brumak aurretik jarri ditu txuriurdinak lehenengo zatian, baina Las Palmas partidaren jabe egiten hasi da eta markagailua irauli du. Etxekoek irekita utzi dute kanporaketa.

  • Realak Las Palmasen galdu du / EFE.

    Realak Las Palmasen galdu du / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko neurketa galdu du Las Palmasen aurka. Etxekoek nagusitasuna izan arren, irekita utzi dute kanporaketa, eta Realari nahikoa zaio gol bat sailkapena lortzeko.

Realak emaitza iraultzeko beharra izango du itzuliko neurketan, Anoetan. Irabazten hasi arren, Las Palmasek buelta eman dio hasierako golari. Ia dena gertatu da lehen zatian, bil gol eta bi taldeek huts egindako penalti bana.

Donostiako taldeak aurkariak baino hobeto hasi du norgehiagoka, ohikoak ez diren jokalariek jokatu arren. Brumak mina egin du ezker hegaletik, eta horrela lortu du neurketako lehenengo gola, harrobiko Niliren akats baten ostean.

Txuriurdinen golaren ondoren etorri dira Las Palmasen minuturik onenak. Valeron izan da kanariarren itsasargia. Hala ere, gola ez da heldu landutako jokaldi batean, baizik eta penaltian bukatu den kontraerasoko jokaldian.

Olazabalek gola saihestu du hasieran, baina Asdrubalek aldaratzea errematatu du barrura, eta Las Palmasek neurketa berdindu du.

Garridok Chory Castrori egindako beste penalti batek erraz jarri die bigarrena txuriurdinei, baina Las Palmaseko atezainak Ruben Pardoren baloia gelditu du hamaika metroetatik.

Las Palmas gehiago izan da bigarren zatian. 50. minutuan, Hernanen burukada batek etxekoen garaipena ezarri du. Realaren erantzuna beranduegi etorri da, baina behintzat, kanpoan sartutako golak irekita utzi du norgehiagoka.

FITXA TEKNIKOA

Las Palmas: Raul Lizoain; Nili (Roque, 59. min), Bigas (Vicente Gomez, 36. min), Garrido (Jonathan Viera, 81. min), Dani Castellano; Hernan, Culio; El Zhar, Valerón, Asdrubal; eta Willian Jose.

Real Sociedad: Olazabal; Carlos Martinez, Ion Ansotegi, Diego Reyes, De la Bella; Illarramendi; Ruben Pardo, Oiartzun (Jonathas, min. 62. min); Chory Castro (Hector Hernandez, 62. min), Oyarzabal (Canales, 78. min) eta Bruma.

Golak: 0-1, 11. min: Bruma. 1-1, 30. min: Asdrúbal. 2-1, 50. min: Hernán.

0. min: Hernán.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena