Reala
Sevillaren aurka
Agentziak | Erredakzioa
Zaldua eta Asier Illarramendi zalantza dira Sevillaren aurka jokatzeko. Zurutuza eta Jonathas baja izango dira.
Eusebio Sacristan. Argazkia: EiTB
Realaren entrenatzaile berriak, Eusebio Sacristanek, zailtasunak izango ditu Sevillaren aurka bere debuta prestatzeko. Lesioek, taldean garrantzitsuak diren lau jokalari gal ditzake larunbateko partidarako.
Joseba Zalduak oso zail izango du Sevillaren aurka jokatu ahal izatea eta Mexikoko selekzioarekin dagoen Diego Reyes zein egoeratan itzultzen den ikusi egin beharko da. Bestalde, Asier Illarramendi zalantza izango da, min harturik baitabil, gainkargekin.
Sevillaren aurka egongo ez dena David Zurutuza izango da. Erdilaria min hartuta dago, eta aste batzuetarako baja izango da. Jonathas de Jesus ere lesionatuta dago.
Bestalde, Eusebiok ezin izan du orain arte Carlos Velarekin lan saiorik burutu, Mexikoko selekzioarekin baitago. Salvadorren aurka jokatutako adiskidantzazko partidan gola sartu zuen Realeko aurrelariak.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa