Reala
Lagunartekoa
Agentziak | Erredakzioa
Txuriurdinak, Eusebio Sacristanekin aulkian, hutsean geratu dira, eta penaltietan galdu dute Os Belenensesen aurka, Lisboan.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Realak Eusebio Sacristanen lehenengo partida galdu du, Os Belenensesen aurkako lagunartekoa. 90 minutuak golik gabe bukatu dira, eta azken emaitza penaltietan erabaki da.
Entrenatzaile berriak Lisoara bidaiatu duten jokalari guztiei eman dizkie minutuak, zelaian ezagutzeko asmoz. Illarramendi, Jonathas, Zaldua edota Velaren bajak izan ditu.
Reala nagusi izan da ia neurketa osoan, eta abagune onenak izan ditu, lehen zatian zein bigarrenean. Batez ere, Chory Castroren erremate bat.
Hala ere, penaltietan bukatu da lagunartekoa. Guztira, hamasei jaurti behar izan dituzte, eta Os Belenensesek etxean utzi du bere (7-6).
FITXA TEKNIKOA
Os Belenenses: Ventura; Tonel, Pinto, Sousa, Caeiro, Thiago Silva; Dakio, Sturgeon, Geraldes, Ferreira; Gonzalo Silva. Bigarren zatian: Amorim, Varela, Traquina, Betiño, Deixas ta Nunes.
Real Sociedad: Rulli; Aritz Elustondo, Mikel, Ansotegi, Yuri; Granero, Bergara, Xabi Prieto; Bruma, Oyarzabal, Canales. Bigarren zatian: Bardaji, Carlos Martinez, Iñigo, De la Bella, Pardo, Oyarzun, Castro, Agirretxe eta Hector.
txe eta Hector.Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa