Reala
2017ko ekainaren 30era arte
Erredakzioa
David Moyes ordezkatuko du entrenatzaile karguan eta 2017. urteko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua talde txuri-urdinarekin.
Albisteak (2)
Realak Eusebio Sacristan fitxatu du lehen taldea entrenatzeko, 2017ko ekainaren 30era arte. Valladolideko prestatzaileak astelehen arratsaldean sinatu du bere kontratua Anoetako bulegoetan eta astearte eguerdian izango du aurkezpena. Arratsaldean, bere lehen entrenamendua zuzenduko du.
Eusebiok ibilbide bikaina izan zuen jokalari bezala. Johan Cruyffek zuzendutako FC Bartzelona taldeko kide izan zen txapelketa guztietan tituluak irabaziz eta 15 aldiz Espainiako selekzioarekin jokatu zuen.
Frank Rijkaarden laguntzaile bezala hasi zuen bere entrenatzaile ibilbidea, Bartzelonaren hirugarren teknikari gisa eta bost urte eman zituen bertan. 2009ko martxoan Celtako entrenatzaile bihurtu zen, non 2010eko udara arte egon zen. Urtebete beranduago, Eusebio FC Bartzelonara itzuli zen Barça B zuzentzeko. Talde horretan egon da 2011-2012 denboralditik, pasa den otsailara arte.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa