17:53

Reala

Emaitza txarrak

Moyes ziur da aulkian jarraituko duela

Agentziak | Erredakzioa

'Klubaren eta jokalarien konpromisoa nabaritzen dut. Emaitza onak lortzen saiatuko gara', esan du Realaren entrenatzaileak.

0:32
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

David Moyes, Realaren entrenatzailea, lasai dago aulkian, emaitza txarrak izan dituen arren, eta ez du uste Levanteren aurka galtzeak bere jarraipenari kalte egingo dionik.

"Taldeak eta jokalariek nirekin duten konpromisoa nabaritzen dut. Emaitza onak lortzen saiatuko gara", esan du eskoziarrak.

Moyesek "egunero" hitz egiten du Jokin Aperribay presidentearekin, bere kontratazioar erantzule nagusiarekin, hain zuzen, eta denboraldi amaierara arte kontratua duela gogorarazi du. Momentu horretara arte "erabakirik ez dela hartuko" uste du.

Teknikoak horrelako egoerak bizi izan ditu lehenago, azkena Manchester Uniteden, eta entrenatzailearen lanaren zati bat dela esan du. Levanteren aurka emaitza txarrei buelta ematea espero du.

"Levantek oso talde indartsua du. Joko zuzena eta aurrelari onak dituzte eta atzeko lerroa ere apurtzen zaila da. Neurketa zaila izango da", gehitu du.

da", gehitu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    19 10:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa
    19 11:20 - 13:45 MENDI LASTERKETAK | Kolitza Trail
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    19 12:00 - 14:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak (Etxebarria)
    19 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena