Reala
Lehiakortasun handia
Erredakzioa
David Moyesek 25 jokalari ditu bere esanetara; azken urteetan, inoiz ez du Realak horrenbeste jokalari izan. Titularra izateak, deialdietan sartzeak ere, hautagai asko izango ditu.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Minutuak izatea garesti dago 2015-16 denboraldiko Realean. David Moyes entrenatzaileak 25 jokalarik osatutako taldea du bere esanetara, fitxaketak egiteko azken egunean David Concha Numantziara utzita joan ostean; horrek esan nahi du Realak azken urteetako lantalderik zabalena duela. Titular irteteak, deialdietan sartzeak ere, lan handia eskatuko diete jokalariei.
Hain zuzen, Ligako lehen bi jardunaldietan David Zurutuza, Esteban Granero edo Mikel Gonzalez bezalako gizonak geratu dira deialdiren batetik kanpo. Hiru jokalari horiek garrantzi handia dute taldean, baina egindako ibilbide bikainak ez diete posturik bermatzen berdegunean. Arazo fisikoek edo zigorrek Moyesen hamaikakoak baldintzatzen ez dituzten bitartean, egoera hori bera errepika liteke ondorengo asteetan.
Oraingoz, Raul Navas, Carlos Martinez eta Joseba Zaldua daude bajan, lesioak dituztelako. Entrenatzailea saiatzen ari da berriki heldutako jokalariak ahalik eta lasterren molda daitezela iaz Realean zeuden gainerako futbolariekin. Hurrengoa partida Sevillan jokatuko du Realak, Betisen aurka, irailaren 12ko 22:00etan (larunbata da).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa