Reala
Birmoldaketa
Erredakzioa
Lanen finantzaketa Relaren ardura izango da. Ondo bidean, obrak 2016ko maiatzean hasiko dira.
Albisteak (5)
Realak beste 18 urtez estadioa ustiatzeko hitzarmenak bertan behera utzi zuen Udalaren lehen asmoa. Ez da, beraz, proiektu lehiaketarik izango.
Juan Karlos Izagirre alkateak adierazitakoaren arabera, Anoeta Kiroldegia izango da estadioaren eraldaketa lanak lizituatuko dituena. Lanak Anoeta ustiatzeko hitzarmenaren baitan egingo dira. Formula berriak talde politiko guztien oneritzia du.
Datorren astean Udalak eta Realak elkar lanerako batzorde bat martxan jarriko dute, azterketak egin eta erreformak koordinatzeko besteak beste. Batzordea Udal taldeek, Anoeta kiroldegiko zuzendaritzak eta Realak osatuko dute.
Lanen finantzaketa Relaren ardura izango da. Anoetako klubak dokumentu teknikoak Udalari emateko konpromezua hartu du, estadioaren proiektua eta plan berezia beharrezkoa balitz.
Realak atletismo pistarik gabeko 42.000 eserlekuko estadioaren proiektua publikoki aurkeztu duela. Udalak aurreikusi du obrak 2016ko maiatzean hasi daitezkeela.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa