Reala
Anoetan
Leire Etxazarra | eitb.eus
Andaluziarrek lanak eman dizkiete donostiarrei, baina, azkenean, zortzi jokalarirekin amaitu dute. Agirretxe, Chory Castro eta Finnbogason izan dira golegileak.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Realak garaipena lortu du, hirugarrena jarraian, Kordobari Anoetan 3 eta 1 irabazita. Emaitza begiratuta kontrakoa dirudien arren, txuri-urdinek dexente sufritu dute andaluziarrak mendean hartzeko. Hiru puntuez gain, Carlos Velaren berragerpena eta Finnbogasonen lehen gola Ligan izan dira partidako beste gauza positiboak.
Donostiarrek oso gaizki jokatu dute lehen zatian, Panticen kaleratzearekin partida 6. minutuan oso alde jarri zaien arrena. Epaileak txartel gorria atera dio zuzenean, jokaldi eztabaidagarri batean. Baina Moyesen mutilek dena alde zutela ematen zuen arren, Kordoba izan da markagailuan aurrea hartu dueña, 12. minutuan. Florinek egin du gola.
Gipuzkoarrek arazo handiak izan dituzte benetako arriskua sortzeko, eta Kordoba eroso aritu da. Hala ere, gauzak 33. minutuan aldatu dira, Agirretxek berdinketa egin baitu burukada eder baten bidez.
Atsedenaldira iritsi aurretik, zutoinek bi gol galarazi dituzte, Bebé brasildarraren eta Zalduaren erremateak ate barruan sartzea oztopatuz.
Bigarren zatian, Reala jaun eta jabe izan da. Kordoba, aldiz, atzean sartu da eta kontraerasoan ateratzen saiatu da, Bebéren abiadura aprobetxatu nahian. Partida erabakitzeke egonda, andaluziarrek buruko-minak eman dizkiote Realari.
65. minutuan Carlos Vela zelaian sartu da Graneroren ordez. Mexikarraren berragerpena izan da, Bernabeun izandako lesioa osatu ondoren.
Handik 10 minutura, bi jokaldi garrantzitsu, bata bestearen atzetik: Rullik Kordobaren bigarren gola saihestu du, Bebéren erremateari erantzun bikaina emanda. Eta ondoren, hurrengo jokaldian, Chory Castrok ez du hutsik egin eta 2 eta 1ekoa egin du. Anoetako zaleek lasaitu ederra hartu dute.
Azken minutuetan, Kordobakoak zortzi jokalarirekin geratu dira, epaileak bi txartel gorri atera ostean. Finnbogasonek luzapenean sartutako golak apaindu du txuri-urdinen garaipena.
Azkenean, 3-1, Reala Europako postuetara begira dago.
Fitxa teknikoa
3.- Reala: Rulli; Zaldua, Ansotegi, Iñigo Martínez, Yuri; Granero (Carlos Vela, 65. min), Rubén Pardo, Xabi Prieto; Chory Castro (Bergara, 79. min), Canales, Agirretxe (Finnbogason, 89. min).
1.- Kordoba: Juan Carlos; Gunino, Pantic, Iñigo López, Pinillos, Krhin, Zuculini (Fidel, 49. min), Heldon (Luso, 34. min); Borja García, Bebé eta Florin (Cartabia, 79. min).
Goles: 0-1, 11. min: Florin. 1-1, 33. min: Agirretxe. 2-1, 75. min: Chory Castro. 3-1, 90. min: Finnbogason.
n: Finnbogason.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa