Reala
Igandean, Anoetan
Erredakzioa
David Zurutuza, Carlos Martinez eta Joseba Zaldua baja izango dira ziurrenik, baina baliteke Carlos Velak jokatu ahal izatea.
Albisteak (3)
David Moyes Realeko entrenatzailea animoso agertu da igandean Bartzelonaren aurka jokatuko duten partidaren atarian. Eskoziarrak emaitza ona ateratzeko itxaropena du, izan ere, gogora ekarri duenez, jokalari txuri-urdinek "dagoeneko erakutsi dute Barçari irabazteko gai direla".
Moyesek prentsaurrekoa eman du taldeak ateak itxita entrenatu ostean. Entrenatzaileak esan duenez, Bartzelona "munduko talderik onena izan da azken 10 urteetan, baloiaren jabetzari dagokionean".
Azken lau urteetan, Realak hiru garaipen eta berdinketa bat lortu ditu Anoetan kataluniarren aurka jokatutako partidetan. Moyesek bolada horri eutsi nahi dio igandean.
"Bartzelonari errespetua diogu, oso onak dira, baina Donostiara datos eta hemen irabaztea zaila dela erakutsi behar diegu", esan du txuri-urdinen entrenatzaileak. Horretarako, Anoetatik galtzaile atera diren veste zenbait talde handi aipatu ditu.
Lesioak
2014. urtea lesio askotxorekin amaitu zuen Realak eta 2015a arazo berberarekin hasi dute. Gauzak hórrela, ziurrenik David Zurtuzak, Carlos Martinezek eta Joseba Zalduak ezin izango dute igandean jokatu. Carlos Velari dagokionez, baliteke mexikarra jokatzeko moduan egotea.
Neguko merkatuari dagokionez, Moyes zuhur agertu da. Jokalariak ikusten dagoela onartu du, baina ez du izenik eman nahi izan "zer edo zer itxita egon arte".
ita egon arte".Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa