Reala
Orkatilu bihurritu du
ERREDAKZIOA
Erdilaria ez da Moyesen hamaikakoan izango ez Errege Kopako final-hamaseirenetan Oviedoren aurkako partidan, ez larunbatean Levanteren aurka jokatuko duten urteko azken neurketan.
Esteban Granero, Errealeko jokalaria. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Esteban Granero Realeko erdilariak orkatila bihurritu zuen igandeko derbian, eta, ondorioz, seguruenik ezingo ditu urte amaierako azken bi partidak jokatu.
Printzipioz, Granero ez da Moyesen hamaikakoan izango hurrengo bi partidetan; ez Oviedoren aurka asteazken honetan jokatuko duten Errege Kopako final-hamaseirenetako partidan, ez Levanteren aurka urte amaieran jokatuko duten Ligako azken partidan.
Madrildarrak sasoi onean jokatu zuen derbia, eta Realeko jokalaririk onenetakoa izan zen. Hala ere, zorte txarra eduki zuen, ezker hankako orkatila bihurritu baitzuen. Klubeko medikuen hitzetan, bigarren graduko lesioa da. Jokalariak errekuperazio lanak hasi ditu jada.
Graneroren lesioak Realean min hartuta dauden jokalarien zerrenda handitzea dakar. Gorka Elustondok eta Joseba Zalduak ere, bigarren graduko bihurdura dute. Mikel Gonzalezek infekzioa du faringean, eta Martinezek gainkarga du izter batean.
Hori horrela, eta aipatu bezala, Moyesek Kopari begira egin du asteleheneko lan-saioa, asteazkenean, 22:00etan, Oviedoren aurka Kopako itzuliko partida jokatuko baitute. Txuri-urdinek badakite hitzordu horretan ezin dutela hutsik egin. Gainera, Realak egonkortasun handia erakutsi ohi du txapelketa honetako azken edizioetan, eta animoa ere indarberritu nahian dabiltza, Levanteren aurkako norgehiagokarako ezin hobeto egon ahal izateko.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa