Reala
Aurkezpen ofiziala
L. Etxazarra - A. Larruzea | eitb.eus
Entrenatzaile eskoziarrak esan du lan egiteko bere moduak "Mourinhorenaren antza" duela, Guardiolarena baino. Realaren eskaintza onartzeko zalantzarik ez duela izan azpimarratu du.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Realeko lehen taldearen buru gisa egingo duen lanaren nondik norakoak zehaztu ditu David Moyesek bere aurkezpen ofizialeko prentsaurrekoan. "Anbizio handiko taldea nahi dut, irabaztea gustatzen zaidalako", nabarmendu du eskoziarrak.
Harrera jendetsua izan du Moyesek prentsaurrekoan, hainbat hedabide britainiar izan baitira agerraldian. Eta, eskoziarrak ziurtatu duenez, Aperribayk klubarekiko erakusten duen pasioak konbentzitu zuen.
Evertoneko eta Machester Unitedeko entrenatzaile ohiak "futbolaren zale sutsu" deskribatu du bere burua. Eta, gauza guztien gainetik irabaztea duela helburu gaineratu du. Gainera, bi entrenatzaile handiren artean kokatu beharko balu bere jokoa, Mourinhorenetik gertuago dagoela adierazi du, Guardiolarenetik baino.
Moyesek aitortu duenez, lanean hasteko gogo handia du. Bere gidaritzaren indarguneak entrenamenduak direla baieztatu baitu.
Bestalde, Jagoba Arrasaterekin, Realeko azken entrenatzailearekin biltzeko asmoa duela adierazi du; seguruenik, datorren astean.
"Sekulako aukera"
Ligako talderik onenetarikoen artean ikusten du Moyesek Reala, nahiz eta sailkapenean "merezitako" tokia ez eduki.
Moyesek iragarri duenez, Toshacken antzeko estiloa ezarri nahiko luke taldean.
Bestalde, David Moyesek 2016ko ekainera arte sinatu duela baieztatu du Jokin Aperribay presidenteak, eta, ekonomia arloari dagokionez, entrenatzaile berriaren kontratua "klubaren parametroak" errespetatzen dituela azpimarratu du.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa