Reala
Prentsaurrekoa
Erredakzioa
"Indartsu sentitu naiz amaiera arte, baina klubak hartutako erabakia ulertzen dut", adierazi du hedabideen aurrean.
Albisteak (3)
Realak Jagoba Arrasate bere kargutik kendu zuen igandean, eta gaur prentsaurrekoa eskaini du entrenatzaileak, Zubietan. "Triste" dagoela aitortu du, baina egindako lanarekin lasai. "Kontzientzia garbi daukat", adierazi du.
Larunbateko partidan, Malagaren aurka, porrota jaso eta gero hartu zuen zuzendaritza batzordeak Arrasate kargugabetzearen erabakia, baina gaur klubeko kontseilarien babesa izan du, eta aurreneko ilaran eseri dira. "Egoerari buelta emateko itxaropena nuen, baina lasai nago. Reala egoera honetan uztea da min gehien ematen didana", esan du.
"Indartsu sentitu naiz amaiera arte, eta denen laguntza sentitu dut, baina klubaren erabakia ulertzen dut. Orain familiarekin egon nahi dut. Klubaren lehentasuna bestelakoa da orain, baina izango dugu neuri eta klubari buruz hitz egiteko denbora. Pribilegioa izan da Reala entrenatzea", adierazi du.
"Hurrengoa prest etorriko da, baina nire laguntza eskatzen badu, eskainiko diot", adierazi du Realeko hurrengo entrenatzaileari buruz galdetu diotenean.
"Eskerrik asko denoi eta Aupa Reala!" izan da Jagoba Arrasateren azkenengo esaldia Zubietako prentsaurrekoan.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa