Reala
Azken urteetan
Erredakzioa
Egungo administrazio kontseiluak egonkortasunaren alde egin du, eta horregatik, Aperribay presidente denetik, ez da kargugabetzerik egon behin denboraldia hasita.
Jagoba Arrasateren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Jagoba Arrasateren etorkizunak kolokan jarraitzen du, baina esan beharra dago entrenatzaile aldaketek ez diotela onurarik ekarri Realari.
Egungo administrazio kontseiluak egonkortasunaren alde egin du, eta horregatik, Aperribay presidente denetik, ez da kargugabetzerik egon behin denboraldia hasita.
Aurretik, noski, bai egon dira. 2006. urtean bere kargutik kendu zuten Jose Mari Bakero, 7. jardunaldian. Lotinak hartu zuen Bakeroren lekua, baina egoerak ez zuen hobera egin eta Realak Bigarren Mailara jaitsi zen.
2000. urtean Javier Clemente ordezkatu zuen Periko Alonso donostiarren aulkian, eta azkenean John Toshackek hartu zuen Reala entrenatzearen ardura. Denboraldi bakarrean hiru teknikari izan zituen taldeak.
Egoera ezberdina izan zen 2001/2002 denboraldian. Roberto Olabek Toshacken lekua hartu zuen eta taldeak jaitsiera postuetatik irten eta mailari eutsi zion.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa