23:52

Reala

Kordoban

Puntu bat eskuratu du Realak, partida kaskar batean (1-1)

Erredakzioa

Iñigo Martinezen golak aurretik jarri du Reala, 21. minutuan, baina amaierarako hiru minuturen faltan neurketa berdindu du Xiscok.

  • Kordoba-Reala. Argazkia: EFE

    Kordoba-Reala. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak puntu bat lortu du Kordobaren aurka (1-1), BBVA Ligako 9. jardunaldiko neurketan. Partida kaskarra jokatu duen arren, markagailuan aurretik zen talde donostiarra amaierara heltzeko hiru minutu falta zirenean.

Intentsitaterik gabeko hasiera, gol aukerarik eta baloiaren jaberik gabe. Hala ere, Jagoba Arrasateren taldea aurreratu da markagailuan Iñigo Martinezek, 21. minutuan, sartutako golari esker. Etxekoen areatik gertu, falta bat atera dute donostiarrek, eta bigarren zutoinean agertu da Ondarroako jokalaria gola egiteko (0-1).

Realak gola sartu duen arren, partidak motel jarraitu du, eta atsedenaldira heldu aurretik ez da arriskuko jokaldirik egon. Emozioa ez da aurreneko 45 minutuetan agertu.

46.ean Ghilas saiatu da erremate gurutzatu batekin, baina Eñaut Zubikarairen erantzuna ona izan da. Lau minutu geroago etxekoen area barruan erori da Vela, baina epaileak kanpoan adierazi du falta.

62. minutuan banakoa egiteko aukera ezin hobea izan du Xiscok, baina Kordobako jokalariak kanpora bidali du baloia. 66.ean Markel Bergara izan da 1-1ekoa eragotzi duena. Kordoba etsi-etsian aritu da azken minutuetan, eta Realak, ordea, lasaitasunez hartu du.

Eta amaierarako hiru minuturen faltan, norgehiagoka berdindu du Xiscok. Federen erdiraketak zutoinean jo du, aldaratzea Xiscori heldu zaio, eta gola egin du, ia nahi gabe.

Reala sailkapen nagusiko 17. postuan da, sei punturekin, eta Jagoba Arrasateren etorkizuna, kolokan.

Fitxa teknikoa:

1 - Kordoba: Juan Carlos; Campabadal, Iñigo Lopez, Pantic, Pinillos; Luso, Ekeng (Abel Gomez, 58'); Fede Cartabia, Borja Garcia (Xisco, 46'), Fidel (Jose Carlos, 71'); Ghilas.

1 - Reala: Zubikarai; Zaldua, Ansotegi, Iñigo Martinez, Yuri; Bergara, Ruben Pardo (Granero, 68'); Chory Castro (Zurutuza, 60'), Canales (Xabi Prieto, 70'), Vela; Finnbogason.

Golak:

0-1, 21': iñigo Martínez;

1-1, 87': Xisco.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena