Reala
Lasaitasunik ez
ERREDAKZIOA
Ligako zazpi jardunaldi hauetan, guztira 19 jokalarik izan dute entrenatzailea eta afizioa harritzeko aukera. Baina konponbideak ez dira heltzen.
Jagoba Arrasateren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Realeko entrenatzailea den Jagoba Arrasatek, hurrengo jardunaldiko Getafen aurkako partidan, 'txuri-urdiñek' aurkeztu duten jarrerak berebiziko garrantzia duela jakin badaki; irtenbideak ahalik eta arinen erakusteko eskatzen baitio afizioak. Hala ere, ez da lan erraza, Jon Ansotegiri eta Gero Rulliri izan ezik, Arrasatek ia jokalari guztiei eman baitie aukera taldeak aurrera egiteko.
Ligan orain arte daramatzaten zazpi partidetan entrenatzaile berritxuarrak 19 jokalari “probatu” ditu jada, hamaikakorik onenaren bila. Ezohiko kontua da honakoa, aurreko denboraldian bloke finkoa mantendu baitzuen. Baina aurton, sutsu dihardu Arrasate irtenbide horien bila.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 |
17:15 - 20:00 |
PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Albisu |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar