Reala
BBVA Liga
Erredakzioa
Jagoba Arrasateren mutilek 1 eta 0 galdu dute Sevillaren aurka, Sanchez Pizjuanen jokatutako partidan. Andaluziarrak nagusi izan dira eta merezita eskuratu dituzte hiru puntuak.
Sevillako jokalariak, partidako gol bakarra ospatzen. Efe.
Albisteak (1)
Reala esku-hutsik bueltatu da Sanchez Pizjuan zelaian jokatutako partidatik. Sevilla 1 eta 0 gailendu zaie donostiarrei, merezita.
Unai Emeryren taldea bolada onean da, eta bikain hasi du aurtengo liga. Ez du joko ikusgarririk egiten, baina gorako joera nabarmena du eta min egiten die aurkariei.
Realak, aldiz, itxura kaskarra eman du, eta oso gutxi egin du erasoan. Andaluziarrek lehen zatian egin dute gola, 20. minutuan. Deulofeu izan da golegilea, Mbiak emandako pasea aprobetxatuta.
1 eta 0ekoa nahikoa izan zaie sevillarrei partida kontrolpean izan eta hiru puntuak poltsikoratzeko.
Donostiarrek, aldiz, bigarren partida jarraian galdu dute Ligan.
Hurrengo zuzenekoak
|
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar