Reala
25 urte
Erredakzioa
Realaren batezbesteko adina 25 urtekoa da, Zaldua eta Gaztañaga bezalako gazteei esker.
Rulli, gazteenetariko bat / EFE.
Albisteak (1)
Azken urteetako talderik gazteenetariko bat dauka Realak, 25 urteko batezbesteko adinarekin. Jagoba Arrasatek burututako berritzeari esker, fitxaketekin eta bigarren taldeko jokalarien igoerarekin, gaztetu egin da Reala.
Gaztetze prozesu honen zergatien artean, Joseba Zaldua (22 urte) eta Jon Gaztañaga (23) gazteen igoera izan da, bigarren taldetik zuzenean.
Geronimo Rulli (22) eta Alfred Finnbogasonen (25) fitxaketek eta Yuri Berchicheren (24) itzulerak, Eibarren lagatuta, batezbesteko adina jaisten lagundu dute. Sergio Canales (23) ere profil honen barruan dago.
Gainera, Claudio Bravo (31) eta Diego Ifran (27) bezalakoek taldea utzi dute.
Valentzia BBVA Ligako talderik gazteena da, 23,6 urteko adinarekin batez beste.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa