Reala
Europa Liga
Erredakzioa
"Osteguneko neurkean daukagu jarrita arreta osoa, aurrera egin nahi dugu eta horretarako lanean ari gara", esan du aurrelariak.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Realak Europa Ligako multzoen faserako txartela izango du jokoan ostegun honetan, Krasnodar tal errusiarraren aurka. "Denboraldiko unerik garrantzitsuena da", esan du Carlos Velak Zubietako hedabideen aurrean. Igandean porrota jaso zuten ligako lehen jardunaldian, Eibarren aurka.
"Osteguneko neurkean daukagu jarrita arreta osoa, aurrera egin nahi dugu eta horretarako lanean ari gara. Asko izango dugu jokoan eta ez dugu kale egin nahi", gaineratu du aurrelariak.
Aurkariari buruz galdetu diotenean Krasnodar "talde zaila" dela esan du. "Zaila izango da, eta euren etxean askoz gehiago, baina aitzakirik ez dago, txartela eskuratu behar dugu".
Bere lesioari buruz honakoa esan du: "Badakit fisikoki ez nagoela sasoirik onenean. Ezin izan dut denboraldiaurrea egin eta taldearekin gutxi entrenatu dut. Baina ez nago batere kezkatuta, egunek aurrera egin ahala lortuko dut", esan du Realeko jokalariak.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa