13:25

Reala

Fitxaketa

Eintracht taldeak Haris Seferovic Realeko jokalaria fitxatu du

Erredakzioa

Aurrelari suitzarrak hiru urterako kontratua sinatu du, talde alemaniarrak bere webgunean eta Twiterren aditzera emandakoaren arabera.

  • Haris Seferovic, Realarekin jokatutako partida batean. Efe.

    Haris Seferovic, Realarekin jokatutako partida batean. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Haris Seferovicek Reala utzi eta Frankfurteko Eintracht traldean jokatuko du. Horrela iragarri du Alemaniako taldeak ostiral goizean.

Azken egunetan zurrumurru ugari zebilen aurrelari suitzarraren inguruan, eta azkenean talde donostiarretik alde egingo duela konfirmatu da. Jokalariak 2017. urtera arte zuen kontratua Realarekin.

Guztira, Seferovicek40 aldiz jantzi du Realaren elastikoa eta lau gol egin ditu. Hasiera ikusgarria izan zuen talde txuri-urdinarekin, baina denborak aurrera egin ahala, zelaietatik kanpo egindakoengatik izan da albiste iturri gehien bat.

Seferovicek Munduko Txapelketan Ekuadorri sartutako golak aurrelariarenganako interesa piztu zuen zenbait taldetan. Eintrachten aukerak indarra hartu zuen ostegunean eta fitxaketa ostiral goizean bertan konfirmatu dute.

Realaren konfirmazioa

Realak ere operazioa konfirmatu du, bere webgunean jarritako komunikatu baten bidez: "Agertutko konpromisoa, profesionaltasuna eta dedikazioa eskertu nahi diizkio Realak Haris Seferovici. Zorterik onena opa diogu etorkizunean, bere ibilbide pertsonalean zein profesionalean", esan dute kñubeko arduadunek.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena