Reala
Europa Liga
Leire Etxazarra | eitb.eus
Donostiarrak Aberdeen baino gehiago izan dira eta, emaitza horri esker, lasaitasunez ekingo diote Eskozian jokatu beharreko itzuleko partidari.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Ondo eman dio hasiera Realak aurtengo Europa Ligako ibilbideari. Txuriurdinak 2 eta 0 gailendu zaizkio Aberdeen taldeari Anoetan, atariko kanporaketako joaneko partidan.
Donostiarrak nagusi izan dira hasieratik, eta gol aukera argiak izan dituzte. Hala ere, lehen 45 minutuak hutsean amaitu dira. Xabi Prietok, Finnbogason debutaria eta Ruben Pardok izan dituzte gol aukerarik onenak.
Baina markagailua ez da bigarren zatira arte mugitu. Zurutuzak egin du lehen gola, 52. minutuan, atezainak alderatutako baloia errematatuta.
Jaun eta jabe
Donostiarrak jaun eta jabe izan dira berdegunean. 64. minutuan Markelek aukera ezin hobea izan du, baina areaz kanpotik egindako jaurtiketak langan jo du.
Lau minutu geroago iritsi da bigarren gola, Canalesek egin du, 67. minutuan.
Neurketaren amaieran ere hirugarrena sartzeko zenbait aukera izan dituzte Arrasateren gizonek, baina azken metroetan asmatzea falta izan zaie. Itzuleko partida datorren ostegunean jokatuko dute, Eskozian.
Fitxa teknikoa
2.- Reala: Zubikarai; Zaldua, Elustondo, Iñigo, De la Bella; Bergara, Pardo (Granero, 82. min), Xabi Prieto (Agirretxe, 74. min), Canales; Chory Castro (Canales, 63 . min) eta Finngobason.
0.- Aberdeen: Langfield; Logan, Anderson, Reynolds, Pawlett (Considine, 61. min) ; Hayes, Jack, Flood, Robson (Low, 70. min); McGin eta Rooney (Goodwillie, 70. min).
Golak: 1-0, 52. min: Zurutuza. 2-0, 67. min: Canales.
Hurrengo zuzenekoak
16 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko Serie B Finala: Bakaikoa vs Larrazabal |
17 | 23:00 - 01:00 | BOXEOA | Espainiako Txapelketak |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa