Reala
Europa Ligan
Erredakzioa
Eskoziako Aberdeen edo Holandako Groningen izango dute aurkari txuri-urdinek aurreneko kanporaketan, eta, gainera, joaneko partida Anoetan jokatu beharko dute.
Albisteak (3)
Realak ez du zorte handirik izan Europa Ligako zozketan. Txuri-urdinek Aberdeen-Groningen kanporaketako irabazlearen aurka jokatuko dute txapelketako lehen kanporaketan, eta Jagoba Arrasate entrenatzaileak taldeak "dena eman" beharko dutela azpimarratu du.
Eskoziako Aberdeen eta Holandako Groningen izen oneko taldeak dira, eta, gainera, joaneko partida etxean jokatu beharko du Donostiako taldeak, Anoetan.
"Lehen kanporaketa baino bigarrena dela ematen du, baina gauzak ondo egiten baditugu aurrera egiteko aukera izango dugu", adierazi du Realeko teknikariak.
Bata zein bestea sasoi onean iritsiko direla gaineratu du Arrasatek, euren ligak lehenago hasten baitira.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa