Reala
Fitxaketak
Erredakzioa
Realeko entrenatzaileak taldearen ateetan nahi du Rulli argentinarra. Gainera, Granero mantendu nahi du Arrasatek.
Albisteak (2)
Jagoba Arrasatek, Realeko entrenatzaileak, Geronimo Rulli atezain argentinarra taldean izatea espero du. Klubarekin negoziatzen ari da. Esteban Granero taldean mantentzearen alde ere agertu da. Queens Park Rangerseko erdilariak bigarren urtez jokatuko luke Realean.
Realarekin lagapen bat sinatzetik gertu dago Rulli. Jagoba Arrasaterentzat, atezain "osoa da, gaur egungoa, eta proikzioa dauka".
Esteban Granero mantentzea ere Arrasateren helburua da. Iazko denboraldian ezer gutxi jokatu zuen, belaunean izandako lesioagatik. "Ez da erraza izango, hiru aldeen eskuetan dagoelako, eta ez dakit zer gertatuko den", esan du Arrasatek.
Entrenatzaileari Antoine Griezzman jarraitzea ere gustatuko litzaioke, baina oraindik ez dutela hitz egin onartu du.
Hurrengo mezua bota du beste taldeentzat interesgarriak izan daitezkeen jokalarien inguruan: "Realean, geratu nahi izan duten jokalariak, geratu dira".
Diego Ifan uruguaiarraren eta Haris Seferovic suitzarraren irteerei ateak irekita utzi dizkie Arrasatek. Alfred Finnbogason islandarraren fitxaketarekin, "badakite zaila izango dutela", esan du.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa