00:02

Reala

Almeriaren aurka

Porrota jaso dute donostiarrek, partida ero batean (4-3)

Erredakzioa

Intentsitate handiko jokoa eskaini dute talde biek, eta partida azken minutuan erabaki da. Hichamek egin du, luzapenean, garaipenaren gola.

1:57
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak denboraldiko bederatzigarren porrota jaso du (4-3), Almeriaren etxean. Intentsitate handiko hitzordua izan da, eta partida ez da azken unera arte erabaki.

Zirraragarria eta irekia izan da gipuzkoarrek eta almeriarrek jokatutako lehen zatia. Indartsu zelairatu da etxeko taldea, baina Realak sortu ditu arriskuko jokaldiak. Imanol Agirretxe izan da protagonista nagusi aurreneko 20 minutuetan, eta usurbildarrak markagailua estreinatzeko hiru abagune izan ditu. Hala ere, gola Carlos Velak egin du 21. minutuan, penaltiz. Trujillok eskuarekin ukitu du baloia area barruan (nahigabe), eta Ayza Gamez epaileak penaltia adierazi du. Mexikarrak ez du hamaika metroetatik kale egin.

Zazpi minutu behar izan ditu Almeriak partida berdintzeko. Jokaldi ona egin dute Sorianok eta Oscar Diazek, eta azken honek goitik gainditu du Claudio Bravo. Gol ederra izan da.

Almeriaren golak, ordea, ez du Arrasateren taldean eraginik izan eta bigarrena egiteko lanean jarraitu du. Etxekoek ere bigarrena sartzeko parada izan dute.

Bigarren zatia

Ondo eman diote hasiera Franciscoren gizonek bigarren zatiari. Hala ere, 51. minutuan, bigarren gola egiteko gol-aukera paregabea izan du Antoine Griezmann. Frantziarrak bakarrik geratu da Estebanen aurrean, baina atezainak hatz-mamiekin ukitu du baloia eta kornerrera bidali du.

57. minutuan baliorik gabe utzi du epaileak Verzaren gola, baina errepikapena ikusita okertu egin dela esan dezakegu (Almeriako jokalaria ez zegoen jokoz kanpo). Hurrengo jokaldian egin du Imanol Agirretxek 1-2koa. Aurrelari txuri-urdinak gol ikusgarria sartu du, eta Almeriako zaleak hotz geratu dira.

Partidak ero jarraitu du, eta 66. minutuan Almeriaren aldeko penaltia adierazi du Ayza Gomezek. Epailea okertu eginda, berriro ere, Carlos Martinezek egindako falta areatik kanpo izan baita. Verzak partida berdindu du penaltiz (2-2), eta hurrengo jokaldian Realaren hirugarrena egiteko zorian izan da Agirretxe.

70.ean Almeriaren aldeko beste penalti bat adierazi du epaileak (Mikel Gonzalezen falta zalantzazkoa da), eta Verzak asmatu egin du, berriz. Amaierarako 20 minuturen faltan markagailuan aurrea hartu du etxeko taldeak.

Baina partida ez da hor bukatu, eta 85.ean norgehiagoka berdindu du Markel Bergarak, buruz (3-3). Hichamek partidako azken gola egin du luzapenean, Almeriaren garaipenaren gola hain zuzen ere. Iñigo Martinezek gutxigatik ez du berdinketaren gola sartu neurketako azken segundoan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Reala

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena