Reala
Istiluak udaltzaingoarekin
Erredakzioa
Realeko jokalaria atxilotu zuen bart Donostiako udaltzaingoak, bere bikotearekin izandako eztabaida baten ostean, eta jadanik kalean dago.
Seferovic.
Albisteak (1)
Haris Seferovicek, Realeko jokalariak, polizia-etxean eman du gaua, bere bikotearekin eta Donostiako udaltzaingoarekin izandako istilu baten ostean. Bikotearekin eztabaidatzen ari zen bitartean, atxilotzera hurbildu zen udaltzaingoa, baina Seferovicek uko egin zuen hasieran.
Hasierako erreakzioaren ostean, komisaldegira joatea onartu zuen, eta kalabozoan eman zuen gaua. Ez dituzte atxilotzeko arrazoiak aditzera eman, eta bikoteak ez du salaketarik jarri. Jokalaria bere 22. urtebetetzea ospatzen ari zen, Realaren garaipenaren ostean.
Realak adierazi duenez, taldeak txosten informatzailea ireki dio jokalariari, gertakizunak ezagutzeko asmoz. Seferovicek epaitegian deklaratu duela esan du Realak, eta ez dutela haren kontrako neurririk hartu. Gertakizunak deitoratu ditu Realak, eta behin gertakariak ezagututa, beharrezko neurriak hartuko dituela iragarri du.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa