00:05

Reala

BBVA Liga

Realak petrolioa atera du Malagan (0-1)

Leire Etxazarra | eitb.com

Jagoba Arrasateren taldea Txapeldunen Ligarako borrokan sartu da berriro, La Rosaledan gailenduta, asko sufrituta bada ere. Andaluziarrek gehiago merezi izan dute.

1:39
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak hiru puntu garrantzitsu lortu ditu Malagari 0 eta 1 irabazita. Gipuzkoarrak jaun eta jabe izan dira lehen 25 minutuetan, baina hortik aurrera Malagak partidaren kontrola hartu du eta neurketa berdintzeko aukera ugari izan ditu.

Donostiarrek oso ondo hasi dute partida, zelai erdian presioa eginez eta Schusterren taldeari zulorik utzi barik. Lehen 10 minutuak bete baino lehen, bi aukera argi izan dituzte Realekoek, eta hirugarrenean bai asmatu dute: Griezmannek eta Jose Angelek jokaldi polita egin dute, baloia Velari iritsi zaio area barruan, eta mexikarrak Willy atezaina gainditu du.

Carlos Velaren hamargarren gola da Ligan.

Golaren ondorengo minutuetan Realak lasai asko jokatu du, baina Malaga suspertzen hasi da eta aurrera egin du, baina arrisku handirik sortu gabe: azpimarragarriena, urrutitik egindako bi jaurtiketa, baina bietan Bravok arazo barik harrapatu du baloia.

Partida guztiz aldatu da bigarren zatian. Malaga erasora atera da berdinketaren bila eta Reala atzean sartuta izan dute minutu askotan. Gauzak horrela, etxeko taldea oso erraz iritsi da Bravoren inguruetara, baina jokaldiak errematatzea falta izan zaie, gipuzkoarren zorionerako.

Txapeldunen Ligari begira

Aukera guztiak andaluziarrenak izan dira, eta donostiarrek nekez lortu dute euren zelaitik ateratzea; kontraeraso gutxi batzuetan baino ez.

Azkenean, hala ere, garaipena Realak eraman du. Donostiarrek 40 puntu dituzte orain, Vila-realek bezala, eta Athletic eta Txapeldunen Liga lau puntura dute.

Fitxa teknikoa:

0 - Malaga: Caballero; Angeleri, Flavio Ferreira, Camacho, Antunes; Amrabat, Tissone, Darder, Iakovenko (Samuel, 61. min); Portillo (Duda, 46. min) eta El Hamdaoui (Santa Cruz, 70. min).

1 - Reala: Bravo; Zaldua, Ansotegi, Iñigo Martínez, José Ángel; Vela, Markel Bergara, Rubén Pardo (Elustondo, 80. min), Griezman; Canales (Zurutuza, 63. min) eta Seferovic (Xabi Prieto, 63. min).

Gola: 0-1, 10. min: Vela.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena