Reala
1980. an lortu zuen azkenekoz
Erredakzioa
Talde txuri-urdinak hirugarrenez jarraian irabazi du Athleticen aurka jokatutako derbia. 1980. urtean lortu zuen Realak marka hau azkenekoz.
Griezmann eta Gurpegui, azken euskal derbian. Argazkia. EFE
Albisteak (1)
galeriak (1)
Realak BBVA Ligako laugarren postua eskuratu nahi du, eta talde txuri-urdina bide honetik doa. Iragan igandean Athletici irabazi zion Anoetan, eta talde zuri-gorriak betetzen duen laugarren postutik puntu bakarrera dago orain Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldea. Athleticen aurka jokatutako azken hiru derbiak Realak irabazi ditu.
1980. urtean lortu zuen Realak azken aldiz Athleticen aurkako derbietan hiru partida jarraian irabaztea. Talde txuri-urdinak 4-1 irabazi zion Athletici 80-81. denboraldian. Aurreko denboraldian, talde txuri-urdinak 4-0 irabazi zuen etxean eta San Mamesen 0-1eko emaitzaren nagusitu zen. 1981-1982. denboraldian, talde txuri-urdinak laugarren garaipena jarraian ere lortu zuen euskal derbian San Mamesen jokatu zen lehen itzuliko partidan garaipena lortuta.
Euskal derbietan Realak jarraian lau partida irabaztea da talde gipuzkoarrak lortu duen markarik onena, eta denboraldi honetan marka historiko hau berdin dezake denboraldi honetako bigarren itzuliko derbian San Mamesen garaipena lortzen badu.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa