Reala
Errege Kopa
Erredakzioa
Jagoba Arrasateren gizonek final-zortzirenetarako txartela eskuratu dute, Algeciras aise jipoituta. Golak Javi Rosek, Seferovicek, Griezmannek eta Velak egin dituzte.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Realak Errege Kopako final-zortzirenak jokatuko ditu, Algeciras 4-0 jipoitu ondoren. Joaneko norgehiagokan 1-1 egin zuten txuri-urdinek, baina Anoetan aise agindu dute, eta Javi Rosek, Seferovicek, Griezmannek eta Velak lortu dituzte lau golak. Final-zortzirenetan, Vila-real izango da Arrasateren gizonen aurkaria.
Andaluziako taldeak kontraerasoa bilatu du aurreneko minutuetan, eta Harperrek gola eskuratzeko abagune ederra izan du, 7. minutuan. Algeciraseko jokalariak gogor jaurti du, baina Zubikaraik kornerrera bidali du baloia. Txuri-urdinak ez dira eroso egon berdegunean, eta Algecirasek erasoan arrisku gehiago sortu du, ideiak oso argi izan baititu.
Realak baloiaren jabetza ondo kontrolatu du, baina ezin izan du erasoan arrisku handirik sortu. 35. minutuan, Chory Castrok abagune argia izan du, baina Jesus Romero atezainak gelditu ikusgarria egin du, baloia kornerrera bidalita. 40. minutuan, Javi Rosek 1-0ekoa jarri du markagailuan, urruneko jaurtiketa batekin. Algecirasek partida berdintzeko aukera oso ona izan du, atsedenaldia heldu aurretik, baina baloia zutoinera joan da.
Bigarren zatiako aurreneko minutuan Realak bigarren gola egiteko abagune oso argia izan du, baina Seferovicek langa gainetik jaurti du, aldaratzea aprobetxatu ondoren. Suitzarrak beste aukera argi bat izan du, 62. minutuan, baina bigune jaurti du, eta Romerok aise hartu du baloia.
67. minutuan, Haris Seferovicek 2-0ekoa jarri du Anoetako markagailuan, eta Realak kanporaketa ia erabakita utzi du. 70. minutuan, Griezmannek 3-0ekoa lortu du, eta jarraian, Carlos Vela mexikarrak laugaren gola eskuratu du, burukada eder batekin. Azkenean, Gipuzkoako taldeak final-zortzirenetarako txartela lortu du.
Fitxa Teknikoa:
4 - Reala: Zubikarai; Zaldua, Cadamuro, Iñigo Martinez, Jose Angel; Ros (Pardo, 65. minutuan), Elustondo, Xabi Prieto; Chory Castro (Griezmann, 60. minutuan), Vela eta Seferoric (Xabi Prieto, 73. minutuan).
0 - Algeciras: Romero; Borja, Merino, Carlos Fernandez, Benitez, Parada; Andujar (Ayala, 80. minutuan), Pedro, Harper (Ivan, 67. minutuan); Mario eta Javi Fernandez (Melchor, 60. minutuan).
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa