14:12

Reala

Gaur, 19:00etan

Jokin Aperribay presidente aukeratuko dute berriro ere

Erredakzioa

Aperribay eta bere zuzendaritza batzordea osatzen duten kideak dira hautagai bakarrak, eta ez dute arazorik izango akziodunen babesa lortzeko.

1:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jokin Aperribay eta bere zuzendaritza batzordea osatzen duten kideak dira hautagai bakarrak, eta ez dute arazorik izango Realaren akziodunen babesa lortzeko.

Ezustekorik ez bada, ia aho batez jasoko dute bere karguetan jarraitzeko agindua. Giro instituzionala aspaldi baretu zen Realean, Aperribayk zuzentzen duen taldearen kudeaketak realzaleen oniritzia baitu.

Taldeak kirol emaitza bikainak lortu ditu, eta egoera ekonomikoa ezin hobea da. Denboraldi honetarako ia 50 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko du zuzendaritza batzordeak. Illarramendiren salmenta eta Txapeldunen Ligak emandako diru-sarrerak tarteko, 40 milioi euroko irabaziak espero ditu Realak. Iazkoak, berriz, milioi erdi euroko irabaziekin itxi zituen.

Gai zerrenda

Lehena.- 2013ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagozkion kontuak, eta kudeaketa soziala eta emaitzaren aplikazioaren proposamena aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

Bigarrena.- 2013ko uztailetik 2014ko ekainaren 30era bitarteko ekitaldi ekonomikorako aurkezten den aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

Hirugarrena.- Administrazio Kontseiluko kideak ordezkatu eta izendatzea.

Laugarrena.- Administrazio Kontseiluari baimena ematea Batzarrak hartzen dituen erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, betearazi eta garatzeko, baita Batzarrarengandik jasotzen dituen ahalmenak aldatzeko, eta aipatutako erabakiak instrumentu publiko bihurtzeko ahalmenak ematero ere.

Bostgarrena.- Galderak eta eskaerak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena