Reala
Azken partida
A.B.
Carlos Martinez eta Ruben Pardo deialdira bueltatu dira. Gainera, hiru gazte deitu ditu Arrasatek: Zaldua, Gaztañaga eta Sangalli.
Albisteak (3)
Realak Txapeldunen Ligako azken partida jokatuko du gaur (20:45ean) Anoetan Bayer Leverkusenen aurka. Txuri-urdinek ez dute ezer jokoan, baina alemaniarrek final-zortzirenetarako txartela lortu nahi dute.
Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldea final-zortzirenetara sailkatzeko aukerarik gabe geratu zen bost jardunalditan puntu bakarra lortuta, eta Europa Ligara sailkatzeko aukerarik gabe ere geratu zen. Nahiz eta jokoan ezer ez izan, Realeko jokalariek garaipena lortu nahi dute txapelketari amaiera ona emateko.
Bestalde, Bayer Leverkusenek final-zortzirenetarako txartela du jokoan. Alemaniarrak multzoko hirugarren postuan daude, 7 puntu dituztela, eta bigarren sailkatuak, Shakhtarrek, 8 puntu ditu. Manchester United hurrengo faserako sailkatuta dago jada, multzoko lider 11 puntu baititu.
Leverkusen sasoi betean iritsiko da Anoetara. Bundesligako bigarren postua sendotu du Sami Hyypiak zuzentzen duen taldeak, iragan larunbatean Borussia Dortmundi 0-1 irabazita.
DEIALDIA
- Atzeinak: Zubikarai, Royo.
- Defentsak: Carlos Martinez, Zaldua, Mikel, Ansotegi, José Angel.
- Erdilariak: Markel, Elustondo, Xabi Prieto, Ros, Ruben Pardo, Gaztañaga.
- Aurrelariak: Seferovic, Agirretxe, Vela, Griezmann, Sangalli.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa