Reala
Bernabeuko porrotaren ostean
Real Madrilen aurka jasotako porrotak min eman die jokalariei, baina Ligako geldialdia baliatu nahi dute lan egin eta taldearen jokoa hobetzeko.
Griezmann Real Madrili Bernabeun sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Reala lanera itzuli da astearte honetan, eta jokalariak burumakur azaldu dira Zubietan. Bernabeun Real Madrilen aurka jasotako porrotak min eman zion taldeari, eta Ligako geldialdia baliatu nahi dute burua altxatzeko.
Jagoba Arrasatek 13 jokalarirekin egin du entrenamendua. Bertan izan da Jon Ansotegi, astelehenean Realarekin kontratua berritu zuen atzelaria. IƱigo Martinez ere entremaneduan egon da, nahiz eta asteazkenean Espainiako selekzioarekin kontzentratuta egongo den. Bravo, Cadamuro eta Seferovic ez diran lan saioan egon, euren selekzioekin kontzentratuta baitaude.
Albiste txarrak ez datoz emaitzen ondorioz soilik, lesioen aldetik ere ez baitira onak. Carlos Martinezek orkatila minduta du Arbeloarekin tupust egitearen ondorioz, eta Gorka Elustondok lesioa du eskuin hankako izterrean. Bestalde, Dani Estrada hilabeterako baja izango da.
Hurrengo zuzenekoak
| 07 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Laso-Albisu vs Larrazabal-Mariezkurrena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar