Reala
Txapeldunen Liga
Erredakzio
Valentziaren aurkako garaipenak Old Trafforden jokatzeko konfiantza eman diela onartu du Realeko kapitainak. Aurrean munduko talderik onenetarikoa izango dutela gogoratu du.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Xabi Prieto kapitainaren ustez Manchester United gutxiestea akatsa izan liteke, Ingalaterrako taldeak "handienen artean" jarraitzen baitu. 'Deabru gorriek' Liga hasiera kaskarra egin dute, baina Txapeldunen Liga irabazteko faborito nagusienen artean jarraitzen dute.
Valentziaren aurka garaipen garrantzitsua lortu zuen Realak, bi hilabete partidarik irabazi gabe egon ostean, eta Xabi Prietok Old Traffordera joateko "une egokia" dela adierazi du
"Ligako sailkapenean Manchester United behetik ikustea ez da ohikoa, baina munduko jokalaririk onenetarikoak daude", esan du gipuzkoarrak. Kapitainaren ustez, Realak konfiantza lortu du Mestallako hiru puntuekin, baina Manchester Unitedek onenen artean jarraitzen duela esan du.
Gainera, zaleek emandako erantzunarekin (6.000 txuri-urdin inguru egongo dira Old Trafford estadioan) harro daudela azpimarratu du.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa