Reala
Reala, Old Trafforden
Erredakzioa
Asteazkenean Realeko sei mila zale egongo dira Manchesterren Txapeldunen Ligako neurketan.
Realeko zaleak Old Traforden izango dira. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Realak Txapeldunen Ligako hirugarren neurketa jokatuko du asteazkenean, non eta 'Ametsen antzokian'.
Manchester Unitedeko Old Trafford futbol-zelaia bisitatuko du Realak eta bertan realzale asko egongo dira. Denboraldiko une hunkigarria eta berezia izango da dudarik gabe.
6.000 zale Old Trafforden
Ertzaintza eta Ingalaterrako polizia elkarlanean arituko dira Old Trafford futbol zelaian urriaren 23an, Realak eta Manchester United taldeak jokatuko duten Txapeldunen Ligako partidaren segurtasun dispositiboa prestatzeko. Hainbat ertzain joango dira datozen egunetan Manchesterrera, bertako poliziarekin batera lan egiteko. Aurreikuspenen arabera, Realeko 6.100 jarraitzaile inguru joango dira Manchesterrera talde donostiarra animatzera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ertzaintzaren talde bat polizia ingelesarekin harremanetan dago partidaren segurtasun neurrietan laguntzeko. Ertzainak hemendik burutzen ari dira koordinazio lanak, eta datozen egunetan joango dira Manchesterrera, Old Trafford zelaira partida ikustera joango diren zaleen segurtasun neurrietan ingelesekin batera lan egiteko.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa