Reala
Porrota Vallecasen
Erredakzioa
"Aukera garbiak izan ditugu baina ez gara asmatzeko gai izan. Penaltiak urruti harrapatu nau eta ezin dut ezer esan, baina taldea lur jota dago", esan du Realeko entrenatzaileak.
Jagoba Arrasate, Realeko entrenatzailea. Efe.
Rayoren kontrako partidaren emaitza "bidegabea" dela eta donostiarrek "partida txarrik" egin ez dutela adierazi du Jagoba Arrasate Realeko entrenatzaileak
"Partidan sartzea kosta egin zaigu. Lehen zatian berdintasuna izan da nagusi, baina bigarrenean aurrera egin eta aukera garbiak izan ditugu. Hala ere, ez dugu asmatu. Emaitza bidegabea dela uste dut, taldeak ez duelako partida txarrik egin", azaldu du entrenatzaile bizkaitarrak prentsaurrekoan.
Arrasatek ez du penaltiaz hitz egin nahi izan, baina jokalariak minduta daudela onartu du, gola neurketa bukatzeko bi minuturen faltan sartu dietelako.
"Penaltia izan den lekutik urruti nengoen eta ezin dut gertatutakoaz iritzirik eman, baina aldagela aserré dago. Taldea jota dago. Normala da, asteazkenean jasotako porrotaren ondoren ilusioarekin etorri gara eta azkenean gauza oso antzekoa gertatu zaigu", azaldu du.
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa