Reala
Leverkusen izango dute aurkari
Erredakzioa
Hamburgoren aurka galdu zuen antzinako Europako Kopan, eta porrota jaso zuen Stuttgarten aurka UEFAn. Azken txapelketa honetan lortu zuen emaitzarik onena, bina (2-2) Koloniaren aurka.
Griezmann eta Seferovic, Sevillari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Realak astezkenean jokatuko du Bayer Leverkusenen aurka Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldiari dagokion partida. Talde txuri-urdinak ez du inoiz garaipenik lortu Alemanian jokatu duenean.
Gipuzkoako taldeak Alemanian jokatu zuen lehen aldia, antzinako Europako Kopan izan zen. Hamburgo izan zuten aurkari txuri-urdinek, eta 2-1eko emaitzarekin galdu zuten norgehiagoka.
1988-1989. denboraldiko UEFA txapelketan, Realak Koloniaren aurka jokatu zituen final-zortzirenak, eta bina (2-2) berdinduta bukatu zen partida. Gipuzkoarrek aurrera egin zuten kanporaketa horretan, eta final-laurdenetan Stuttgart izan zuten aurkari. Stuttgarten aurkako lehian, 1-0eko emaitzarekin nagusitu zen Alemaniako taldea.
Hurrengo zuzenekoak
| 07 | 08:10 - 11:30 | ATLETISMOA | Valentziako Maratoia |
| 07 | 11:30 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
| 07 | 12:00 - 14:00 | PILOTA | EMAKUME MASTER CUP: 4 t'erdiko finalaurrekoak |
| 07 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Laso-Albisu vs Larrazabal-Mariezkurrena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar