Reala
'Ultrasur'rekoen laguntzarekin
Erredakzioa
Real Madrileko Ultrasur taldeko kideek lagunduta, aulkiak jaurti dituzte, eta mehatxuka ibili dira. Realeko lau zale zauritu dituzte.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Realak Olympique Lyonen aurka jokatu du asteazken honetan Anoetan. Txapeldunen Ligako atariko kanporaketako itzulerako partida jokatu aurretiko orduetan istiluak izan dira Donostiako Alde Zaharrean.
Lyoneko ultra talde batek, Real Madrileko 'Ultrasur' taldeko kideen laguntzarekin, aulkiak jaurti dituzte, eta mehatxuka dabiltza Alde Zaharretik. Azken minutuetan, egoera baretu egin da, baina Realeko lau zale zaurituak izan dira.
Istiluak Donostiako Alde Zaharreko Juan de Bilbao kalean gertatu dira, 16:40ean. Eusko Jaurliratzako Segurtasun Sailak ez du argitu istiluetan Realeko zaleek parte hartu duten edo Lyoneko zaleek soilik eragin dituzten. Ertzaintzak egoera baretzea lortu du, eta zale frantziarrak Anoetako zelaiaren ingurura eraman ditu, segurtasuna bermatzeko.
Londres hotelaren ondoan ere istiluak izan dira. Franztiar jatorriko pertsona bat zauritua izan da, baina Segurtasun Sailak ez du argitu egoera honek partidarekin zerikusirik izan duen. Espainiar nortasuna duten bi pertsonek zauritu dutela argitu dute, eta atxilotuta daudela. Ertzaintzak dioenez, "borrokak partidarekin zerikusia izan lezake", baina ez dute konfirmatu.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa