Reala
Lyonen aurka
Erredakzioa
Katalanak hasieratik joka dezake asteazkenean Txapeldunen Ligako partidan, Jose Angel oraindik ez baita osatu.
Alberto de la Bellaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Realak Txapeldunen Ligako multzoen faserako txartela izando du jokoan asteazken honetan Lyonen aurka, Anoetan. De la Bellaren ustez "partida irekia" jokatu beharra dute, eta atzean geratzea "akatsa" izango litzatekeela adierazi du.
"Errespetua zor diogu talde handia delako, eta hasieratik neurketa irekia jokatu behar dugu", esan du Realeko jokalariak. De la Bellak badaki Lyon "arriskatzera behartuta" dagoela, eta horrek eurek jokatzeko lekua utziko duela azpimarratu du. Katalanak hasieratik joka dezake asteazkenean, Jose Angel oraindik ez baita osatu.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa