Reala
Asteazkenean, 19:00etan
Erredakzioa
Txuri-urdinek prestaketa lanak egiten jarraitzeko abagune ona izango dute. Lisboan 2-0 galdu ondoren, helburua sentsazioak berreskuratzea izango da, armaginen kontra.
Ruben Pardo Sporting Lisboaren aurkako lagunartekoan. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Realak eta Eibarrek lagunarteko derbia jokatuko dute asteazkenean, uztailaren 31an, Zarautzeko Asti futbol zelaian (19:00etan). Gipuzkoarren arteko neurketa osorik jarraitu ahal izango da ETB-1en eta eitb.com-en, 20:45etik aurrera.
Sporting Lisboaren kontra 2-0 galdu zuten Jagoba Arrasateren mutilek, eta txuri-urdinek denboraldiaurrean izandako sentsazio onak berreskuratu nahiko dituzte. Hala ere, Xabi Prietok eta Markel Bergarak lesionatuta jarraitzen dute, Mikel Gonzalezekin eta Diego Ifranekin batera.
Albiste ona Donostiako taldearentzat, Carlos Martinez eta Ion Ansotegi jokatzeko prest egongo direla izango da.
Eibarrek 1-0 irabazi zuen bere denboraldiaurreko lehenengo norgehiagoka Beasainen aurka, baina armaginek Lehenengo Mailako talde baten aurka bere indarra erakusteko aukera paregabea izango du. Garitanok jokalari berrien artean minutuak banatzeko abagunea izango du.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa