Reala
Adierazpenak
Erredakzioa
Deportivoko presidentearen ustez txuri-urdinentzat "Txapeldunen Ligara sailkatzea gaurko ogia, baina biharko gosea" da.
Lendoiro. Argazkia: EFE
Donostiako taldeak Txapeldunen Ligarako txartela lortu dezake, baina Augusto Cesar Lendoiro Deportivoko presidenteak Galiziako taldeak motibazio gehiago duela azpimarratu du, salbazioa baitu jokoan.
"Deportivorentzat hil edo bizikoa da. Guztia dugu jokoan. Bestea, (Txapeldunen Ligara sailkatzea) gaurko ogia, baina biharko gosea da. Honen gainetik, Lehenengo Mailan jarraitzea dago", esan du presidenteak.
Lendoirok hitz politak ere izan ditu Realarentzat. Txuri-urdinek Deportivoren kontra garaipena lortzea, eta Valentziak galtzea behar dute sailkatzea eskuratzeko, azkeneko jardunaldian.
"Talde handia da, eta sasoi oso onean dago, baina gu talde ona garela ere erakusten ari gara, eta Riazorren galdu gabe partida dexente daramatzagu. Guztiok bat eginik egon behar dugu. Dagoen garrantzitsuena jokoan dagoela pentsatu behar dugu", esan du Lendoirok.
Riazorreko sarrera guztiak agortu dira, eta presidenteak "giroa ikusgarria" izango dela onartu du.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa