Reala
4-2 irabazi dio Malagari
Erredakzioa
Talde txuri-urdinak 4-2 irbazi dio Malagari Anoetan, eta Champions Leaguera sartzeko lehian aurkari zuzena den taldearekiko zuen abantaila handitu du.
De la Bella Malagari sartu dion gola ospatzen. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Realak 4-2 irabazi dio Malagari Anoetan, eta talde txuri-urdinak indartsu jarraitzen du Txapeldunen Ligara sartzeko lehian. Malaga aurkari zuzena da lehia horretan, eta Realak lau puntuko abantila du bosgarren sailkatua den talde andaluziarrarekiko.
Bi taldeek joko kaskarra azaldu zuten lehen ordu laurdenean. Partidako lehen zati horretan ez zen abagunerik egon. 20. minutuan, ordea, lehen abagunea izan zuen Realak, eta berean gola sartu zuen (1-0). Griezmannen jaurtiketa indartsuak langa jo zuen, eta Velak sare barrura bultzatu zuen baloia. Zale txuri-urdinen poza bikoiztu egin zen lau minutu geroago. De la Bellak jaurtiketa bikaina atera zuen area kanpotik, eta Kameni gaindituta 2-0ekoa sartu zuen jokalari katalanak. Malagak merezi gabeko zigorra jaso zuen agian. Baina kontua da Realari indarra eman ziotela lehen bi gol hauek, eta talde txuri-urdinak hirugarren golaren bila joan ziren. Ondorioz, 30. minutuan Griezmannek amaiera bikaina eman zion kontraeraso azkarrrai, eta Kameni gaindituta, 3-0ekoa sartu zuen. Bazirudien norgehiagoka emaitza horrekin iritsiko zela atsedenaldira, baina Pedro Moralesek 3-1ekoa sartu zuen 44. minutuan. Boleaz Bravo atezaina gainditu zuen.
Bigarren zatiari hasiera bikaina eman zion Realak. Iñigo Martinezek 4-1ekoa sartu zuen kornerretik zetorren erdiraketa sare barrura bidalita, eta garaipena bideratuta utzi zuen. Malaga galduta zebilen, eta argi zegoen Pellegriniren mutilek burua Dortmunden zutela. Carlos Velak gol festa biribiltzeko aukera izan zuen, baina bere jaurtiketak zutoina jo zuen. Jokaldi horretan min hartu zuen jokalari mexikarrak, eta zelaia utzi behar izan zuen.
Partida kontrolpean zuen Realak, baina 70. minutuan Roque Santa Cruzek 4-2koa sartu zuen. Gol honekin bazirudien Malagak erasora joko zuela, eta Realak gaizki pasako zuela azken minutuetan. Baina gauzak ez ziren horrela izan, eta defentsako lan ona eginda Realari ez zion garaipenak ihes egin (4-2).
Fitxa teknikoa:
4.- Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Mikel, De la Bella; Illarramendi, Bergara, Zurutuza (Pardo, 30. min); Griezmann (Ifran, 84. min), Vela (Estrada, 65. min) eta Agirretxe.
2.- Malaga: Kameni; Sergio Sanchez, Lugano, Weligton, Antunes; Portillo (Duda, 57. min), Camacho (Baptista, 74. min), Iturra, Morales (Piazon, 63. min); Sebastian Fernandez eta Santa Cruz.
Epailea: Undiano Mallenco.
Golak: 1-0, 20. min: Vela. 2-0, 23. min: De la Bella. 3-0, 29. min: Griezmann. 3-1, 43. min: Morales. 4-1, 51. min: Iñigo Martinez. 4-2, 70. min: Santa Cruz.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa