Reala
47 puntu
Erredakzioa
Hamar jardunaldi daramatza Donostiako taldeak porrotik jaso gabe, 2002-2003 denboralditik lehenengoz. Zaleak taldearen jokoarekin eta emaitzekin gozatzen ari dira.
Reala. Argazkia: EFE
BBVA Ligak asteburu honetan egingo duen geldialdiari sailkapen nagusiko laugarren postutik begiratuko dio Realak, hau da, Txapeldunen Liga jokatzeko aukera ematen duen postuetako batetik.
Larunbatean, Valladoliden aurka, lortutako garaipen handiak (4-1) talde txuri-urdinaren bolada ona berretsi du. Fisikoki bikain dago Reala, erraz mugitzen du baloia eta, gainera, zortea du lagun.
Griezmann (bi gol sartu zituen larunbatean), Agirretxe eta Prieto sasoi onean dira, baina, oro har, talde-lana izaten ari da Realaren arrakastaren gakoa. Azken hamar jardunaldietan, 22 gol sartu ditu Montanierren taldeak, eta 11 jaso ditu.
Hamar jardunaldi daramatza Donostiako taldeak porrotik jaso gabe, 2002-2003 denboralditik lehenengoz. Zaleak taldearen jokoarekin eta emaitzekin gozatzen ari dira.
Aurreko denboraldi osoan lortu zuen puntu kopurua (47) gainditu ditu dagoeneko, eta gol gehien sartu dituen laugarren taldea da Barçaren, Real Madrilen eta Atleticoren atzetik. Baina laugarren postuari eustea ez da lan erraza izango, Malaga, Valentzia eta Betis taldeek ere helburu berdina dutelako. 30. jardunaldian Malagarekin neurtuko ditu indarrak Realak, eta 33.ean Valentzia izango du aurkari.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa