Reala
Vicente Calderon estadioan
Erredakzioa
Gipuzkoako taldeak 0-1 irabazi du Atletico Madrilen aurkako partida garrantzitsua. Reala Europako postuetan sendo mantentzen da, garaipenarekin.
Realeko jokalariak Xabi Prietok lortutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
galeriak (1)
Realak Europako postuetan sendo jarraitzeko aurrerapauso handia eman du, Atletico Madrid 0-1 gaindituta Vicente Calderon estadioan. Gipuzkoako taldeak izan duen abagune argiena ondo aprobetxatu du, eta Xabi Prietok norgehiagoka erabaki du, gol eder batekin. Philippe Montanierren mutilak bosgarrenak jarri dira sailkapenean, Malagarekin 44 puntura berdinduta.
Diego Simeoneren mutilek intetsitatearekin hasi dute neurketa, eta presio ona egin dute aurrealdean. Reala bere zelai erditik irten ezinik aritu da aurreneko minutuetan, eta Madrilgo taldeak abaguneak sortu ditu. Kokek urruneko jaurtiketa egin du, 7. minutuan, baina baloia langa gainetik joan da. Philippe Montanierren taldeak defentsan asko sufritzen jarraitu du, baina zuri-gorrien aukerak ez dira oso argiak izan..
Arda Turanek izan ditu Atletico Madrilen aukerarik onenak, baina turkiarraren jaurtiketak kanpora joan dira. Reala erasoan hobetzen joan da, pixkanaka, eta txuri-urdinek arriskua sortu dute. Donostiako taldeko abagunerik onena Antoine Griezmannek izan du, 27. minutuan, baina Courtoisek ederki gelditu du frantziarraren errematea. Atsedenaldian, 0-0ekoak jarraitu du Vicente Calderon estadioko markagailuan.
Atletico Madrilek asko sakatu du, berriz ere, bigarren zatiko lehenengo minutuetan, baina txuri-urdinek ezustekoa eman dute. Realak ondo gidatu du kontraerasoa, eta Xabi Prietok Courtois gainditu du. Kapitainak baloia sareetara bidali du, eta Donostiako taldeak 0-1ekoa jarri du markagailuan.
Madrilgo taldeak erantzuna ahalik eta lasterren eman nahi izan du, baina Reala erosoago egon da berdegunean. Kokek eta Falcaok kanpora bidali dituzte haien jaurtiketak, eta Simeoneren mutilak ezinean artiu dira erasoan. Txuri-urdinek ondo defendatu dute azkenengo minutuetan, eta hiru puntu garrantzitsuak eskuratu dituzte Vicente Calderon estadioan (0-1).
- Fitxa teknikoa:
0 - At. Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godin, Filipe Luis; Cristian Rodriguez (Raúl García 66. minutua), Gabi, Koke (Adrián 70. minutua), Arda Turan; Diego Costa eta Falcao.
1 - Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarra (Ansotegi 89. minutua), Zurutuza (Estrada 69. minutua), Markel Bergara, Xabi Prieto; Griezmann eta Vela (Agirretxe 81. minutua).
Gola: 0-1: 52. minutua: Xabi Prieto.
Hurrengo zuzenekoak
16 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko Serie B Finala: Bakaikoa vs Larrazabal |
17 | 23:00 - 01:00 | BOXEOA | Espainiako Txapelketak |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa