Reala
Igandean, 21:00etan
Erredakzioa
Gipuzkoako taldeak Betis hartuko du, Anoetan. Illarramendi, Chory Castro eta Elustondo deialditik at gelditu dira, eta Montanierrek aldaketa garrantzitsuak egin beharko ditu.
Betis-Reala. Argazkia: EFE
Reala eta Betis, denboraldiko ezusteko handiak, nor baino nor gehiago arituko dira Anoetan. Bi taldeek Europako postuetan jarraitu nahi dute, eta horregatik hiru puntuak oso garrantzitsua izango dira.
Gipuzkoako taldea bolada oso onean dago, eta azkeneko hamabost partidetatik bat soilik galdu du. Gainera, bederatzi neurketa gola lortzen daramatzate txuri-urdinek, eta Anoetan irabazteko faborito argiak dira.Betisek Donostian puntu asko lortu ditu azkeneko neurketetan, eta Pepe Melen mutilek euren estilo erasokorrarekin jarraitzeko asmoa izango dute.
Philippe Montanierrek aldaketa mordoa egin beharko ditu, Gorka Elustondo, Asier Illarramendi eta Chory Castro ez baitira deialdian sartu. Horrela, Imanol Agirretxek edo Diego Ifranek aurrealdean jokatzeko abagunea izango dute. Gainera, Markel Bergarak lehen taldearekin bere ehungarren norgehiagoka jokatuko du.
Sevillako taldeak bolada kaskarra atzean utzi du, Malagari 3-0eko jipoia eman ondoren, eta Donostiara garaipena lortzeko asmoarkein helduko dira.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Bravo; Carlos Martínez, Iñigo Martinez, Mikel, De la Bella; Zurutuza, Bergara, Xabi Prieto; Griezmann, Vela eta Agirretxe.
Real Betis: Adrian; Angel, Mario, Amaya, Nacho; Campbell, Beñat, Cañas, Juan Carlos; Jorge Molina eta Pabon.
Epailea: Iglesias Villanueva.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa