Reala
Lau urtez
Erredakzioa
Taldea eta jokalaria akordiora iritsi dira, eta lau urtez luzatu dute bi aldeak lotzen dituen kontratua. Martinezek argi izan du talde txuri-urdinean jarraitu nahi zuela.
Carlos Martinezek 2018ra arte berritu du kontratua Realarekin. Argazkia: EFE
Carlos Martinez eta Reala akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua 2018ko ekainaren 30a arte luzatzeko. Atzelari txuri-urdinak lau urtez luzatu du 2014an agortzen zitzaion kontratua, eta pozik azaldu da.
Realeko hegaleko jokalariak argi utzi du talde txuri-urdinean jarraitu nahi zuela, gaur eguerdian Zubietan eskaini duen prentsaurrekoan. "Realak hemen jarraitzea nahi du, eta nik ere asmo bera daukat. Beraz, uste dut ez dela arazorik egongo, eta bere garaian akordiora iritsiko garela", esan du Carlos Martinezek eguerdian, eta arratsaldeko azken orduan akordioa itxi dute.
Jokin Aperribay presidentea eta Loren kirol zuzendariarekin batera, asteazken arratsaldean sinatu du kontratu berria Carlos Martinezek.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa