Reala
2014an bukatzen zaio
Erredakzioa
Realeko jokalariak Evertonen eskaintza jaso du, baina bere lehentasuna talde txuri-urdinean jarraitzea dela gogoratu nahi izan du. 2014ko ekainaren 30era arte du kontratua talde gipuzkoarrarekin.
Carlos Martinez Granadaren aurkako partidan. Argazkia: EFE
Carlos Martinez Realeko jokalariak argi dauka talde txuri-urdinarekin kontratua berritzeko intentzioa duela. Bi aldeek loturari jarraipena eman nahi diotela uste du Martinezek.
Hegaleko jokalariak 2014ko ekainaren 30era arte du kontratua Realarekin, eta ez dauka berritzeko presarik. Talde txuri-urdinak beste jokalari batzuen kontratuak berritu ditu azken asteetan 2016. urtera arte, baina Martinezi ez diote eskaintzarik egin. Evertonek Carlos Martinez fitxatu nahi omen du, baina jokalariaren lehentasuna Realean jarraitzea da.
"Realak hemen jarraitzea nahi du, eta nik ere asmo bera daukat. Beraz, uste dut ez dela arazorik egongo, eta bere garaian akordiora iritsiko garela", esan du Carlos Martinezek Zubietan.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa