10:41

Reala

2-1, Anoetan

Realak garaipenarekin agurtu du 2012. urtea

Erredakzioa

Philippe Montanierren mutilek garaipen bikaina lortu dute Michelen Sevillaren aurka (2-1). Txuuri-urdinen golak Carlos Velak eta Alberto De la Bellak eskuratu dituzte.

  • Reala-Sevilla (2-1). Argazkia: EFE

    Reala-Sevilla (2-1). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostiako taldeak urtea garaipen garrantzitsuarekin bukatu du, Sevilla 2-1 gaindituta, Anoetan. Montanierren mutilak Europa Ligako postuetara asko hurbildu dira, eta 2012a oso sentzasio onekin bukatzea lortu dute. Velak egin du 1-0ekoa lehenengo zatian, baina Medelek berdintzea lortu du bigarren zatiko aurreneko minutuetan. Gol erabakigarria Alberto De la Bellak egin du.

Realak partida ederki hasi du erasoan, presio gogorrarekin, eta Sevilla ezin izan da bere zelai erdirtik irten. Ruben Pardo eta Asier Illarramendi jaun eta jabe izan dira erdigunean, eta lehenengo zatiko 18. minutuan Carlos Velak 1-0eko jarri du Anoetako markagailuan. Mexikarrak Diego lopez atezaina gainditu du buruz burukoan, eta Realak aurrerapausoa eman du.

Txuri-urdinen golaren ondoren Michelen mutilek kontraerasoa bilatzen jarraitu dute, baina Montanierren taldea defentsan oso sendo aritu da. Ruben Pardok urruneko saiakera egin du, 29. minutuan, baina Sevillako atezainak ondo desbideratu du errioxarraren zartakoa. Lehenengo zatiko azkenengo minutuetan Andaluziako taldea gehiago izan da, baina ezin izan du gol aukera argirik sortu.

Bigarren zatiko aurreneko minutuan Xabi Prietok beste gol bat lortzeko abagune argia izan du, baina Realeko kapitainaren errematea langa gainetik kanpora joan da. Hurrengo jokalarian, Claudio Bravok akats larria egin du baloia gaizki desbideratuta, eta Medel txiletarrak 1-1ekoa jarri du Anoetako markagailuan.

Ifranek erantzuna emateko bi aukera argi izan ditu, baina aurrelariaren jaurtiketak zuzenean kanpora joan dira. Bravok bi gelditu erabakigarri egin behar izan dizkio Reyesi, eta Sevillak erasoan sakatzen jarraitu du. Hala ere, Philippe Montanierren mutilek intentsitatearekin jarraitu dute, eta Alberto De la Bellak 2-1ekoa jarri du markagailuan. 73. minutuan Cokek bigarren txartel horia ikusi du, eta Michelen taldea hamar jokalarirekin gelditu da.

Norgehiagokako azkenengo minutuetan Realak arazorik gabe kontrolatu du emaitza, eta Claudio Bravok, gelditu ikusgarri batekin, Negredoren errematea desbideratu du, langa azpitik. Azkenean, hiru puntuak Donostian gelditu dira.

- Fitxa teknikoa:

2.- Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo, Mikel, De la Bella; Illarramendi, Pardo (66. minutuan Zurutuza), Xabi Prieto; Griezmann, Vela (Chory Castro, 84. minutuan) eta Ifran (Agirretxe, 85. minutuan).

1.- Sevilla:  Diego Lopez; Coke, Botia (Luna, 87. minutuan), Spahic, Navarro; Medel, Kondogbia, Del Moral (Baba, 80. minutuan), Reyes (Rabello 67. minutuan), Jesus Navas; Negredo.

Golak: 1-0, 17. minutuan: Vela. 1-1, 49. minutuan; Medel. 2-1, 68. minutuan: De la Bella.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena