16:53

Futbola

2011-2012 denboraldia

Lionel Messik Urrezko Bota jaso du

Erredakzioa

Europako golegile onenari ematen zaion saria jaso du Bartzelonako aurrelari argentinarrak. 50 gol sartu zituen BBVA Ligako 2011-2012 denboraldian.

00:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Lionel Messi Bartzelonako aurrelari argentinarrak Urrezko Bota jaso du astelehen honetan. Sari hau Europako futbol ligetako golegile onenari ematen zaio.

Bartzelonako Estrella Damm fabrikaren egoitzan jaso du garaikurra Lionel Messik. 50 gol sartu zituen BBVA Ligan, Europako Liga onenetakoan. Bigarren postuan Cristiano Ronaldo geratu da, 46 gol sartu baitzituen.

Urrezko Bota, urrez estalita dagoen futboleko bota bat da. Hiru urre geruza ditu garaikurrak, eta garaileak soilik har dezake garaikurra eskuekin. Garaikurra hartu, tokian jarri eta halako gauzak egiteko, langileek beharrezkoa dute eskularruak erabiltzea.

Olga Viza kazetariak aurkeztu du ekitaldia, eta Sandro Rosell Bartzelonako presidentea, bertan izan da.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena