Futbola
Lagunartekoak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Adriana Nanclares Athleticen ateizaina ere zerrendan dago; kanpoan geratu da, ordea, Irene Paredes Bartzelonako atzelari legazpiarra.
Lucia Garciaren artxiboko irudia, Espainiako selekzioarekin jokatutako partida batean
Amaiur Sarriegi (Reala) eta Lucia Garcia (CF Monterrey) aurrelariak eta Maite Zubieta (Athletic) erdilaria Espainiako Selekzioarekin bi lagunarteko jokatzeko deitu dituzte astearte honetan: bata, azaroaren 29an, Hego Korearen aurka; bestea, Frantziaren kontra, abenduaren 3an. Adriana Nanclares Athleticen atezaina ere hautatuen artean dago; ez, ordea, Irene Paredes Bartzelonako atzelari legazpiarra.
Hala, Montse Tome hautatzaileak lehen aldiz emango dio aukera Maite Zubieta Busturiako futbolari gazteari selekzio nagusian egoteko. Zubietak Munduko Txapelketa irabazi zuen 2022an, 20 urtez azpiko taldearekin.
Honako jokalari hauek ere zerrendan daude: Cata Coll eta Esther Sullastres atezainak; Ona Batlle, Olga Carmona, Laia Codina, Jana Fernandez, Sheila Garcia, Maria Mendez, Leila Ouahabi eta Berta Pujadas atzelariak; Aitana Bonmati, Tere Abelleira, Patri Guijarro, Vicky Lopez eta Alexia Putellas, zelai erdirako; eta azkenik, aurrelari lanetan, Mariona Caldentey, Cristina Martin-Prieto, Claudia Pina, Macarena Portales eta Alba Redondo.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa