Futbola
SARIAK
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Nico Williams Athleticen jokalaria hamabosgarren geratu da azken sailkapenean, eta Unai Simon bigarren izan da atezainen zerrendan.
Aitana Bonmati eta Rodri, saria jaso ostean. EFE
Aitana Bonmatik bere ibilbideko bigarren Urrezko Baloia irabazi zuen astelehenean, Parisen egindako sari-banaketan. Hala, Bartzelona taldearekin egindako denboraldia aintzat hartu eta saria eman diote. Caroline Graham Hansen eta Salma Paralluelo taldekideak geratu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Txapeldunen Liga ez ezik, Espainiako Liga, Kopa eta Superkopa irabazi zituen Bonmatik. Horrez gain, Txapeldunen Ligako eta Espainiako Ligako jokalari onena izendatu zuten.
Bestetik, Rodrigo Hernandez 'Rodri'k eskuratu zuen 2024ko Urrezko Baloia. Manchester Cityko erdilariak Alemaniako Eurokopa, Premier League, Europako Superkopa eta Kluben Mundu Txapelketa irabazi zituen iragan sasoian, Eurokopako jokalari onena izateaz gain.
Hautagaien artean zeuden Nico Williams eta Unai Simon Athleticeko jokalariak. Aurrelaria hamabosgarren lekuan geratu zen, eta Simon, bigarren, atezainen zerrendan. Emiliano 'Dibu' Martinezek irabazi zuen garaikur nagusia.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa